Ordiziara joan da pala luzeko Gipuzkoako txapela

Onintza Lete Arrieta 2022ko eka. 13a, 16:06

Izarraitz pilotalekuan jokatu zuten finala atzo goizean Ordiziak eta Andoainek, eta justu-justu eskuratu zuten aurrenekoek txapela, 45-43 emaitzarekin. Aurrez, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten Ilunpek eta Tolosak, eta azken hori izan zen garailea, 30-45 emaitzarekin.

Atzo, igandea, Izarraitz pilotalekuan jokatu zituzten Gipuzkoako Pala Luzeko Txapelketako finala eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida.

Finala 11:00etan hasi zen, eta markagailua ia berdinduta amaitu zuten norgehiagoka Ordiziako Oianguk eta Andoaingo Gaztelekuk. 45-43 emaitzarekin, ordiziarrentzat izan zen garaipena azkenean.

Partida horren aurretik jokatu zen hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia. Etxekoak, Ilunpek, Tolosa izan zuen aurkari, eta azkenean bigarren horrek lortu zuen garaipena, 30-45 emaitzarekin. Txapelketako sailkapen nagusian, beraz, laugarren gelditu da Azpeitia.

Argazkiak: Onintza Lete Arrieta eta utzitakoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide