Asteburuan bapo ibili ondoren, jaietako azken eguna izan zen atzo, astelehena, Nuarben, baina asteguna izanagatik, ez zen festa girorik falta izan auzoan. Izan ere, umeentzako jolasak, tailerrak nahiz txokolatada egin zituzten haurren gozamenerako, eta herritar ugari izan ziren ekintza horietan parte hartzen. Iluntzean, berriz, Lajarekin eta Narbaizarekin erromeria egin zuten.