Baigera jubilatuen elkarteko hainbat eta hainbat emakumek ekintza berezia egin dute gaurkoan. Hain zuzen ere, yoga saioa egin dute goizean, Loiolako zelai batean, Yameli Prietok gidatuta. Jubilatuta egon arren, aktibo daudela erakutsi dute han elkartu diren herritarrek. Ondoren, 13:30ean, plazan elkartu dira, eta 14:00etan bazkaltzera joan dira. Emakume mordoxka elkartu da yoga saioan nahiz bazkarian.