Giro beroa ez zen bizikletari uko egiteko aitzakia izan atzokoan hainbat gaztetxorentzat. Izan ere, herriko Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekek antolatuta, Azpeitia eta Urrestilla artean bizikleta irteera egin zuten hainbat lagunek atzo arratsaldean. 16:00etan atera ziren hainbat gaztetxo eta heldu bizikletaz, Urrestilla aldera, eta handik 19:00ak aldean itzuli ziren.