Ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako kideek asteazkenean

Julene Frantzesena 2022ko eka. 17a, 08:09

Musika eskolako kideen emanaldi bateko irudia.

Saioari Doinuetan elkartuz izenburua jarri diote haren antolatzaileek, eta askotariko doinuak entzun ahal izango dira ikasleen eta irakasleen eskutik. 19:30ean hasiko da emanaldia, Soreasu antzokian.

Juan Antxieta musika eskolako kideek datorren asteazkenean, hilaren 22an, egingo dute ikasturte bukaerako emanaldia. 19:30ean hasita gauzatuko dute, Soreasu antzokian. Saioari Doinuetan elkartuz izenburua jarri diote haren antolatzaileek, eta askotariko doinuak entzun ahal izango dira ikasleen eta irakasleen eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide