Azpeitiko Udala herriko pilotalekuak margotzen hasi da, eta itxuraldatzen lehena Urrestillako Txikuri frontoia izan da. Lan horiek tarteko, itxita dago oraindik ere pilotalekua, baina erakundeak adierazi duenez, datozen egunetan izango da berriro erabilgarri. Gainera, bihar, ostirala, profesionalen eskuzko pilota partidak izango dira, San Joan jaiak tarteko. Udalaren arabera, epe motzean Frontoi Txikia margotuko dute, eta uda ostean, berriz, Betharrametakoa.