Aurreko bi urteetako etena eta gero, aurten bai, ikasturte amaierako jaialdia egin ahal izan dute Loretoki gimnastika erritmiko klubeko ikasleek.
Adin desberdinetako berrogeitik gora gimnastek harmailetan elkartu diren etxekoen eta lagunen aurrean erakutsi ahal izan dute azken hilabeteetako entrenamendu saioetan ikasitakoa, gaurkorako propio prestatutako banakako zein taldekako ariketekin eta koreografiekin.