EDUKI BABESTUA

Don Pedro Sorozabal 'Mendibil' zerura bultzatzeko ekitaldia egingo dute bihar, haren urtebetetze egunean

Uztarria.eus 2022ko eka. 17a, 12:22

Joan den martxoan hil zen Don Pedro Sorozabal Mendibil, eta bihar, haren urtebetetze egunean, zerura bultzatzeko ekitaldia egingo dute, 13:00etatik 15:00etara bitartean, Mendibilen bodegilla atarian. 

2022ko martxoaren 2an hil zen Don Pedro Sorozabal Mendibil, eta bihar, larunbata, haren urtebetetzea ospatzeko ekitaldia egingo dute Mendibilen bodegilla atarian, tanatorioaren ondoan. 13:00etatik 15:00etara bitartean, garagardoa, sagardoa, ardo txuria, ardo beltza eta txanpaina dastatu ahal izango dira. 

Azken traguek eztik existitzen... espuelie!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide