Muturreko tenperatura altuak direla eta, alerta laranja ezarri dutelako, Lagun Onak Mendi Bazkunak bertan behera utzi du bihar Larhun mendira egitekoa zen mendi irteera.
Uztailaren 2an egingo den Pirinioetako Bidea egitasmorako prestatzeko xedez antolatu zuen irteera taldeak, Azpeitiko Gure Eskurekin elkarlanean; izan ere, azpeitiarrek Larhun argiztatu beharko dute egun horretan.