Hirugarren aldiz martxan jarriko du Uemak Bertatik bertara udako kanpaina, zerbitzuen sektorean euskara sustatzeko. Bihartik, ekainak 21, irailaren erdialdera arte izango da martxan kanpaina, eta horren helburua da bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunek eta langileek euskara aintzat hartzea eta erabiltzea.
Kanpaina aurrera eramateko, hainbat baliabide eskainiko ditu Uemak, eta iaz bezala 250.000 mahai-gaineko inguru banatuko ditu herriko tabernetan eta jatetxeetan. Dozenaka udalek –tartean Azpeitikoak– eta hainbat garapen agentziak egin dute bat kanpainarekin, iaz bezala. Kanpainarekin, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren berri eman nahi du herritarren artean. "Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara da", nabarmendu du Uemak.
Bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu ditu, eta horiek erabilgarri izango dira datozen egunetan: udalen webguneetarako eta sare sozialetarako bannerrak eta testuak, tabernetan eta jatetxeetan erabiltzeko mahai-gainekoak, zerbitzuen sektoreko eragileei kanpainaren berri emateko baliabideak, eta bisitariek telefonoetan erabili ahal izateko hiztegia, besteak beste.
Era berean, kanpainaren berri emateko spota ere prestatu du Uemak, bisitariek taberna eta jatetxeetan aurkituko duten mahai-gainekoaren osagarri: