2021-2022 ikasturte bukaerako festa ospatu dute gaur arratsaldean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegariko ikasleek, irakasleek eta gurasoek.
Urteetan egin ohi izan duten jaialdiaren ordez, ikasleentzat hainbat tailer, jolas eta denborapasa eskaini dituen festa prestatu dute, Perdillegiko eraikinean eta Urola Ikastolarenean banatuta. Ekintza gehienak itzaletan egin ahal izan dituzte, bero sapatik ihesi. Lehen Hezkuntza bukatu dutenak agurtzeko ere baliatu dute eguna, eta afari-meriendarekin borobilduko dute.
(Argazkiak: Aitziber Arzallus)