Emakumeen Txokoak hamar urte bete dituela eta, ospakizunetarako tartea hartu zuten hainbat lagunek atzo. Virginia Imazen Sex o no sex umore ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten Sanagustin kulturgunean aurrena, eta ondoren, luntxa egin zuten.
Urtemugako ekitaldietan azkena bihar, igandearekin, egingo dute. 09:00etatik 14:00etara sendabelarren ikastaroa eskainiko du Aiora Urbietak, Emakumeen Txokoan.