Ehunka neska-mutil ari dira parte hartzen Saskibaloi Topaketan

Julene Frantzesena 2022ko eka. 18a, 15:52

Gaur goizetik eguerdira bitartean hainbat jardunaldi jokatu dituzte. Bihar, berriz, goizez nahiz arratsaldez izango dira neurketak.

Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatuta, ehunka gaztetxo Saskibaloi Topaketan ari dira parte hartzen. Gaur goizean hasi dituzte jardunaldiak, eta eguerdira bitartean hainbat partida jokatu dituzte Urola Ikastolako, Perdillegiko nahiz kiroldegiko kantxetan. Bihar ere izango dituzte partidak, goizez nahiz arratsaldez: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik aurrera. Sanagustin kulturgunean bazkalduko dute txapelketako parte hartzaile guztiek

Benjamin aurrekoetatik kimuen lehen mailara arteko neska-mutilak ari dira topaketan parte hartzen, eta ISBk aurreratutakoaren arabera, 400 parte hartzaile izango dira guztira. 33 taldek parte hartuko dute, gainera: ISBko hamalauk, eta Ordiziako, Tabirako, La Salle Bilboko, BKL Beasaingo, DBasket Debako eta Donostiako Easoko beste hainbatek.

(Argazkiak: Mikel Amenabar)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide