Sendabelarrei buruzko ikastaroa eskaini zuen atzo, igandea, Aiora Urbietak Emakumeen Txokoan. Hainbat emakumek parte hartu zuten Emakumeen Txokoaren 10. urtemugaren harira antolatutako saioan. Lehenengo alde teorikoa landu zuten, eta ondoren, landareak identifikatzen ikasteko parada izan zuten parte hartzaileek. Sendabelarren propietateak ezagutzeko eta ukenduak egiteko aukera izan zuten ikastaroaren bukaeran.