Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak sanferminetara egun-pasa antolatu du. Jaien azken egunean, uztailaren 14an, joango dira Iruñera, eta dagoeneko eman daiteke irteerarako izena Baigeraren bulegoan. Autobuseko joan-etorria hogei euro ordaindu beharko da, eta bazkaria gehituta, berriz, 35 euro.
Uztailaren 14an, autobusa 09:00etan abiatuko da San Martin egoitzaren ataritik Iruñera. Goiza pasatuta, bazkaria egingo dute Usler jatetxean, eta ondoren itzuliko dira Azpeitira.