Malen Etxekoek LHE Erregularizazioa kanpainaren aldeko sinadurak bilduko dituzte bihar plazan

Anartz Izagirre 2022ko eka. 23a, 08:50

Etorkinen erregularizazioaren alde sinadurak bilduko dituzte Malen Etxeko kideek bihar, ostirala, plazan. 18:00etan hasiko dira sinadurak biltzen, eta 19:30ean La Maleta Loca deituriko performance-a eskainiko dute Malen Etxekoek.

LHE Erregularizazioa kanpainaren barruan, bihar, ostirala, etorkinen erregularizazioaren inguruko Legegintzako Herri Ekimenaren aldeko sinadurak biltzen izango dira plazan Malen Etxeko kideak. "Justizia sozialagatik", 600.000 pertsona eta 150.000 neska-mutil erregularizatzearen alde bilduko dituzte sinadurak, eta 18:00etatik aurrera izango dira zeregin horretan. Bestalde, Malen Etxeko kideek erregularizazioaren aldeko La Maleta Loca deituriko performance-a eskainiko dute, 19:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide