Urkome Urola Kostako landa garapenerako elkarteak jakinarazi duenez, Kolonbiatik bisita jaso dute gaurkoan. Hain zuzen ere, herrialde horretako hainbat lagunek Azoka Plazako proiektua eta Elikagunea ezagutu dituzte. Ondoren, bertako eta garaiko produktuez osatutako mokadua dastatu dute, eta jarraian, Sakona etxalde ekologikoa bisitatzera joan dira.