Joan den larunbatean, Zumaiako Kodaore judo elkartean aritzen den Gabriel Carmonak bigarren Dan maila lortu zuen. Jakes Barquero eta Gaizka Larrañaga izan zituen bidelagun, eta azterketa gogorra gainditu behar izan zuen.
Dana, Japoniako eta Koreako arte martzialetan erabiltzen den maila sistema da. Ikasturte guztian zehar prestatzen aritu ondoren, Carmonak emaitza ona eskuratu zuen. Kodaore judo elkarteak Carmona zoriondu du egindako lanagatik.