San Joan egunez, loreak bedeinkatzeko elizkizuna egin dute parrokian

Nerea Uranga 2022ko eka. 24a, 10:34

Dozena bat lagun inguru joan dira gaur goizean, San Joan egunez, Azpeitiko parrokian egindako elizkizunera. Lore sortak eta lizar adarrak eraman dituzte bedeinkatzera.

Ohitura den legez, San Joan egunez loreak bedeinkatzeko meza egin dute gaur goizean Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian. 10:00etan hasi da elizkizuna, eta dozena bat lagun joan da eskuetan lore sortak eta lizar adarrak hartuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide