Hil honen barruan jokatuko den Domusa Teknik Azpeiti Cup txapelketaren hirugarren jardunaldia hasi dute gaur Garmendipeko futbol zelaietan. Asteburu honetan, gaurtik igandera bitartean, 2010. urtean jaiotako mutilen futbol taldeak ariko dira lehian. Berez, iazko abenduan zen txapelketa jokatzekoa, baina hainbat arazo tarteko, orduan bertan behera utzi behar izan zuten antolatzaileek. Denboraldiaren bukaera izanik, ohi baino talde gutxiago ari dira lehian: 24, zehazki. Horietatik hamalau talde izango dira Espainiako Ligako lehen mailako harrobikoak.
Ekainaren 10etik 12ra arteko asteburuan 2011. urtean jaiotako mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup tutbol txapelketa jokatu zuten Garmendipen. Ordukoan, Betis taldea izan zen irabazlea.
Hilaren 17tik 19ra arteko asteburuan, berriz, infantil nesken futbol lehiaren txanda izan zen Garmendipeko futbol zelaietan. Ordukoan, Espanyol izan zen txapelketako talderik onena.