Korputz jaietan murgilduta jarraitzen dute Elizkalean, eta Juan Antxieta musika eskolakoen kalejira ez ezik, Kantujira taldekoen saioa ere izan zuten atzo, ostirala. Kantujirakoek hainbat abesti kantatu zituzten kalerik kale, eta giro ederra sortu zen herrigunean. Elizkaleko festetako abestia kantatu zuten unean hartutako bideoa da honako hau.
Gaur ere festa giroa izango da nagusi Elizkalean. Hona hemen egitaraua:
Gaur, zapatua
13:00. Itsasi dantza taldekoen emanaldia.
19:30. Txistu-poteoa, Irantzu Gilekin.
20:00. Lagunarteko afaria, Mendizaleen tabernan.
22:30. Imuntzo eta Belokiren erromeria.
00:00. Festetako zozketa.