Arte eta Diseinu eskolako ikasleek egindako lanekin erakusketa zabaldu dute Betharram aretoan. Margolanak, koadroak, tailatutako lanak... ikus daitezke bertan. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara. Uztailaren 3ra bitartean izango da irekita erakusketa.