Ander Altuna Azpeitiko Jiu Jitsu taldeko kideak irabazi du Espainiako MMA txapelketa. Altunak atzo, larunbata, jokatu zuen finala, Madrilen, Kataluniako Lamine Diasse borrokalariaren kontra. 120 kiloko modalitatean lehiatu zen legazpiarra, eta Diasseri aurre hartuta, hark eskuratu zuen Espainiako txapela.