Txistua eta arpa izango dira Argiztatutako Gauak egitasmoko bigarren protagonistak

Julene Frantzesena 2022ko eka. 30a, 09:10

Argiztatutako Gauaken aurreko emanaldiko irudia.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eskainiko duten kontzertua, 21:30ean hasita, Soreasuko plazatxoan.

Argiztatutako Gauak egitasmoko bigarren hitzordua izango da bihar, ostirala. Txistua eta arpa izango dira protagonista, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eskainiko duten kontzertuan.

21:30ean hasita, emanaldia eskainiko dute Enaitz Zubizarretak, Jone Odriozolak, Saioa Berezibarrek, Janitz Sorazuk, Jon Azpeitiak, Alain Sorazuk, Amets Sorazuk eta Maria Sorazuk Soreasuko plazatxoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide