Valladolideko Unibertsitateko kideek saio berezia eskaini zuten atzo Ekoetxean. Izan ere, kide horiek Asurtzuko aztarnategian ari dira indusketak egiten, eta atzo tarte bat hartu zuten gaztetxoekin historiaurreko zeramikak eta pintura lanak egiteko. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxo hainbatek egin zituzten eskulanak, eguraldi makurrari aurre eginez.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)