Mahai Editorialaren jardunaldiak izango dira zapatuan eta igandean Dinamoan

Julene Frantzesena 2022ko eka. 28a, 09:28

Iazko maiatzean egin zuten Mahai Editorialeko irudia.

Hainbat artistek beraiek sortutako argitalpenak, liburuak, autoedizioak, eleberriak, proiektuak eta abar aurkeztuko dituzte bi egun horietan. Zapatuko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira, eta egun osoan izango dira aurkezpenak. Igandean, berriz, goizez egingo dituzte saioak.

Sistema Eragilea plataformak antolatuta, Mahai Editorialaren jardunaldiak izango dira larunbatean eta igandean Dinamoa sormen gunean. Hain zuzen ere, hainbat artistek beraiek sortutako argitalpenak, liburuak, autoedizioak, eleberriak, proiektuak eta abar aurkeztuko dituzte bi egun horietan Azpeitian. Zapatuan egun osoan zehar egingo dituzte lanen aurkezpenak Dinamoan, eta igandean, berriz, goizez bakarrik.

Honako hau da bi egunetarako prestatu duten egitaraua:

Uztailak 2, zapatua

10:00. Sarrera.

10:15. Zelai ederrak, zapi zikinak (Nerea de Diego)

10:45. El triunfo del miedo (Maslow Industries/Fermin Diez de Ulzurrun)

11:15. Covid Study Houses (Jonander Agirre eta Ekain Olaizola)

11:45. IdePC, El Instituto de los Pasillos Complejos (Charo Garaigorta)

12:15. Atsedena.

12:30. Samizdat (Roberto Agirrezabala)

13:00. Copiador mil hojas (Amable Arias: Maru Rizo eta Antonio Caceres)

13:30. Performance: Sueños (Itziar Okariz)

14:30. Bazkaria, Sanagustin kulturgunean.

16:30. Entre mares (Diego Aldasoro)

17:00. Atlas emocional del Bidasoa (Maria Jose Noain)

17:30. Martxaundi (Azala Kreazio Espazioa)

18:00. Esertzeko bederatzi modu (Fran Fraca)

18:45. The  Viewing Room (Gala Knörr)

19:15. Resilire. Desviaciones de un tema (Susana Talayero)

19:45. Performance: Partiturak/s (Txaranga Urretabizkaia)

 

Uztailak 3, igandea

10:00. La isla de los faisanes. Modos de contar la historia (Ivan Gomez eta Iraitz Agirre)

10:30. Volatile Environments (Asier Perez-Gonzalez)

11:00. Coleccion 1. Volumen I y II (Antonio Menchen)

11:30. Actos de reverberacion (Ines Garcia)

12:00. Atsedena.

12:15. <3 (Arrate Rodriguez)

12:45. Reeducation (Juan Perez Agirregoikoa)

13:15. Her Majesty Sylvia M (Gema Intxausti)

13:45. Performance: Res-cue. The Archive in te Mouth (Ainara LeGardon)

14:30. Bazkaria, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide