Larunbatean egingo dute Azken Agurra Fest jaialdia

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 28a, 09:00

In Your Face taldeko musikariak.

Iazko abenduan ziren egitekoak In Your Face musika taldearen ibilbideari amaiera emateko jaialdia, baina atzeratu egin behar izan zuten. Larunbatean, 17:00etatik aurrera egingo dute festa, Gaztetxean, eta hainbat kontzertu izango da. 

Iazko abenduan Azken Agurra Fest egitekoak ziren Azpeitiko Gaztetxean, In Your Face (I.Y.F) musika taldearen ibilbideari amaiera emateko. Dena den, "azken uneko osasun arazo bat tarteko", bertan behera utzi behar izan zuten musika jaialdia, eta orain jakinarazi dute haren data berria: hain zuzen ere, larunbatean, uztailak 2, egingo dute festa. 

17:00etan zabalduko dituzte Gaztetxeko ateak, eta ordu horretatik aurrera, hainbat kontzertu izango dira. In Your Face taldeaz gain, honako musika talde hauek igoko dira oholtzara: Aurrez Aurre, Cold Revenge, Estutu, Sentenciados, Inguma, No Limits eta Yakovlev 42. Zuzeneko horiek amaitzean, DJak ariko dira. Bost euro ordaindu beharko da kontzertuetarako sarrera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide