Gipuzkoako Futbol Federazioak urteko batzarra egin zuen atzo Zumarragan, eta aurten urtemugaren bat bete duten taldeek aitortza jaso zuten; tartean, Azpeitiko Ikasberri kirol elkarteak, 25 urte betetzen dituelako. Ibai Aldalur elkarteko lehendariak jaso zuen oroigarria federazioko kideen eskutik. Ikasberriko kideek, berriz, taldearen kamiseta bat eman zioten Manu Diaz federazioko presidenteari.