Zozketa

DJ festarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko uzt. 4a, 09:00

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

1990eko hamarkadako musikaren festa izango da Sanagustin kulturgunean hurrengo larunbatean, uztailak 16. Izan ere, sasoi hartan entzutetsu egin ziren musika elektroniko doinuak entzun ahal izango dira DJ festan. Gonbidatu berezi bat ere izango da: Chimo Bayo artista mitikoa. Gainera, disko jartzaile hainbat ere izango dira: Alina Mora, Dario Nuñez, Julius MC eta DJ Mari.

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleen izenak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide