Gaurtik aurrera, hamabost bat egunez itxita izango dira Baigera Ieko taberna eta jatetxea. Orain arteko kudeatzaileak utzi egin du jarduna, eta eskualdatzea –lehiaketa publikoa duela hilabete batzuk jarri zuen martxan udalak– egin aurretik hainbat egokitze eta berritze lan egingo ditu Azpeitiko Udalak lokal horretan. Uztailaren erdira arte izango dira itxita taberna eta jatetxea, udalaren aurreikuspenen arabera. Horregatik, erabiltzaileei barkamena eskatu die erakundeak.