Izapide kontuak izango dituzte hizpide biharko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2022ko eka. 30a, 08:19

Azpeitiko Udaletxea.

16:00etan hasita egingo dute bilkura udaletxeko areto nagusian, eta hainbat izapide kontu izango dituzte hizpide, batez ere hitzarmenak.

Udal ordezkariek bihar, ostiralarekin, egingo dute uztaileko ohiko udalbatzarra. 16:00etan hasita egingo dute bilkura udaletxeko areto nagusian, eta hainbat izapide kontu izango dituzte hizpide, batez ere hitzarmenak.

Honako hau da udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- 2021. ekitaldiko kontu orokorra onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren eta Alokabide S.A.-ren (EJko Lurralde Plangintza Etxebizitza eta Garraio
Saila) arteko hitzarmena etxebizitza hutsak mobilizatzeko.
3.- Udalaren 2020-2022 dirulaguntza Planaren aldaketa: etxebizitza eta eraikinen energia
efizientzia, irisgarritasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien iturriak instalatzeko laguntza lerroa.
4.- Azpeitiko udalaren eta Azpeitia berritzen S.A.-ren arteko lankidetza hitzarmena erakunde
laguntzaile moduan Udalaren dirulaguntzak bideratzeko.
5.- Done Jakue, 7 eraiki diren etxebizitzen kalifikazioa.
6.- Interbentzio-eragozpenei buruzko txostenaren berri ematea.
7.- 2022ko aurrekontuan 6. kreditu aldaketaren berri ematea.
8.- Alkatetzak 2021eko abenduan eta 2022ko urtarrilean emandako Ebazpenen berri ematea.
9.- Alkatetzak 2022ko ekainaren 22an emandako Ebazpenaren berri ematea.
10.- Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide