Udako ordutegia izango du bihartik Burdinbidearen Euskal Museoak

Mailo Oiarzabal 2022ko eka. 30a, 09:31

Burdinbidearen Euskal Museoa.

Asteburu honetan ere lurrun trenean hiru joan-etorri egin ahal izango dira museotik Lasaora, bi zapatuan eta bat igandean.

Uztailaren hasierarekin batera, udako ordutegiarekin hasiko dira lanean bihar Burdinbidearen Euskal Museoan. Horrela, asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era irekiko ditu ateak Urolako Trena zenaren Azpeitiko geltokian dagoen museoak, eta igande eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara; astelehenetan itxita egoten da museoa.

Bestetik, eta bidaien denboraldian ohikoa denez, asteburu honetan ere lurrun trenean hiru joan-etorri egin ahal izango dira museotik Lasaora, bi zapatuan (12:00etan eta 17:30ean) eta bat igandean (12:00etan).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide