Uztaileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Garagardo artisaua, pausoz pauso

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 30a, 09:59

Datozen egunetan hasiko da Uztarria uztaileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Landutako edukien artean, Azpeitian ekoiztutako Izar-haitz garagardo artisaua nola egiten duten erakutsiko dute haren egileek, Klik! argazki erreportajean. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Zaletasunez hasi ziren garagardoa ekoizten gaur egun Izar-haitz markaren atzean dauden hiru lagunak. Gaur gaurkoz Landetan duten tailerrean egiten dute garagardoa, eta horren inguruko azalpenak eman dituzte Uztaileko Uztarria aldizkarian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide