Beste urte batez, Frantziako Tourraren atarian, Oier Ibarguren, frenoikpe atala martxan jarriko du Uztarria komunikazio taldeak. Bertan, 2022ko Tourreko etapen berri emango du Oier Ibarguren txirrindulari ohiak bideo bidez. Honako hau da Ibargurenek egindako aurreneko bideoa. Herritarrei Uztarriaren XXII. Pourran parte hartzeko deia egin die txirrindulari ohiak.
Bihar, ostirala, hasiko da 2022ko Frantziako Tourra, eta egun bereko 14:00etan amaituko da Uztarriaren XXII. Pourra egiteko epea. Amaia, Bixker, Etxe-Zuri, Jim Clark, Korrale eta Sanagustin tabernetan, Zuar kafetegian nahiz Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ziklos Beni dendetan egin daitezke apustuak, baita Uztarriaren egoitzan ere.
Pourra, oso-osorik, web orri honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:
Hor daude parte hartzeko arauak eta izen-emate orria, eta datozen egunetan osatzen joango gara, informazio gehiagorekin.
Aurtengo Pourrak aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari eta talde bat aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.