Mundua, deskubritzeko

Aitziber Arzallus 2022ko uzt. 1a, 20:50

Egunotan etxean jasoko duzuen Udako GUKA argitalpenean, eskualdeko herritarrek egin dituzten hainbat bidaia handi eta ikusgarri laburbildu ditugu, eta horietako zenbait bideoz ikusteko aukera ere izango duzue Udako GUKA saio berezietan, ostiral iluntzero Erlo Telebistan eta Baleikeren, Maxixatzenen, Karkararen, Uztarriaren eta Zarauzko Hitzaren webguneetan.  

Ez dizuet gezurrik esango: inbidia latza pasatu dut eskuartean duzuen argitalpena egiten jardun naizen bitartean. Zenbat bidaiatzeko modu, zenbat leku ikusgarri, zenbat abentura eta zenbat jende ausart. Erakutsi didate aski dela gogoa izatea, eta oztopoak oztopo, nahi duenak egin egiten duela.

Dirurik ez daukazula? Lan eginez bidaiatu dezakezu, edo boluntario joanda. Ume txikiak dituzula? Eta zer? Urte batzuetan hor zehar ibiliz ikasiko dutenak lau hormaren artean sartuta ikasiaraziko dietenak baino gehiago balioko die ziur asko. Bakarrik joateko gogorik ez dakazula? Joan taldean. Hegazkina hartzeak beldurra ematen dizula? Trenez edo autoz ere deskubritu dezakezu mundua, edo zergatik ez, baita bizikletaz edo oinez ere. Eta batek baino gehiagok nabarmendu duten moduan, tokiak, kulturak eta jendea ezagutzeko bidaia horietan, zeure buruak emango dizkizuu ustekaberik handienak, kanpokoak ikustera egindako bidaia askok barrukoak ikusteko balio izaten dutelako.

Egunotan etxean jasoko duzuen Udako GUKA argitalpenean, eskualdeko herritarrek egin dituzten hainbat bidaia handi eta ikusgarri laburbildu ditugu, eta horietako zenbait bideoz ikusteko aukera ere izango duzue Udako GUKA saio berezietan, ostiral iluntzero Erlo Telebistan eta Baleikeren, Maxixatzenen, Karkararen, Uztarriaren eta Zarauzko Hitzaren webguneetan.

Eta kanpora joaterik ez duzuenok bertatik bertara egiteko moduko hainbat plan ere topatuko dituzue azken orrialdeetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide