Donosti Cup futbol txapelketa Azpeitira iritsiko da astelehenean. Uztailaren 7ra, osteguna, bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Egun guztian zehar jokatuko dituzte, gainera, futbol partidak. 10:00etan hasi eta iluntzeko 20:00etara bitartean, gutxienez zazpi partida jokatuko dituzte egun horietan guztietan herriko futbol zelai artifizialean.
Hogei herrialdetako 720 talde bilduko ditu Donosti Cup futbol txapelketak, eta horietako batzuk izango dira Azpeitian. Hain zuzen, Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako, Frantziako, Italiako eta AEBtako taldeek jokatuko dituzte norgehiagokak Garmendipen.
Honako lotura honetan ikus daiteke osorik partida guztien zerrenda.