Herritarren Arreta Zerbitzua goizez soilik egongo da zabalik uztailean eta abuztuan

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 1a, 08:50

Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzua. (Azpeitiko Udala)

Bi hilabete horietan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era izango da irekita. Irailaren 1ean hasiko dira berriz goizeko eta arratsaldeko arreta zerbitzua eskaintzen.

Gaurtik irailaren 1era bitartean udako ordutegia izango da udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak. Goizez soilik izango da zabalik uztailean eta abuztuan; astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era izango da irekita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide