Gaur hasi da 2022ko Frantziako Tourra eta, txirrindularitza lasterketa ezagunenarekin batera, martxan da Uztarriaren XXII. Pourra ere.
Danimarkan hasi da aurten Tourra, eta Yves Lampaert izan da ezusteko garailea Kopenhagen jokatu duten erlojupekoan. Uztarriaren Pourrean, berriz, Roberto Taxistie taldea da sailkapenaren buruan lehen etaparen ondoren. Ondoko loturetan, lehen etaparen osteko sailkapen osoa eta sarien behin-behineko banaketa.
271 apustu ditu XXII. Pourrak, inoiz baino gehiago, beraz. Pourraren gunean sartuta daude jada momentuko datu guztiak. Inork zerbait zuzentzeko ikusten badu, edo edozein zalantza argitzeko, azpeitia@ukt.eus helbidera idatz dezake, eta lehenbailehen saiatuko gara konpontzen.
XXII. Pourraren atal berezian joango da gehitzen Uztarria egunero aurtengo edizioarekin lotutako albisteak, eguneraketak eta ekarpen guztiak; tartean, Oier Ibargurenen bideo kronikak (lehen etapakoa, bihar goizean), eta Andoni Urbistondok Aiurri.eus-erako egunero idatziko dituen kronikak ere bai.