Txistuaren eta arparen doinuek girotu dute Soreasuko plazatxoa

Nerea Uranga 2022ko uzt. 2a, 10:27

Argiztatutako Gauak egitasmoko bigarren kontzertua izan zen atzo, ostirala, iluntzean, Soreasuko plazatxoan. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen txistu eta arpa doinuak entzun ziren bertan.

Argiztatutako Gauak egitasmoaren bigarren hitzordua izan zen atzo, ostirala, Soreasuko plazatxoan, 21:30ean hasita. Txistua eta arpa izan ziren atzokoan protagonista, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eskainitako kontzertuan. Federico Cortoren, Luis Elberdinen, Luis Aranbururen, Xabier Zabalaren, Jose Ignazio Ansorenaren, Tomas Garbizuren, Sabin Bikandiren, Aitor Furundarenaren edota Jesus Guridiren piezak jo zituzten; baita hainbat pieza herrikoi ere, tartean, Agurra eta Maitia nun zira. Enaitz Zubizarretak, Jone Odriozolak, Saioa Berezibarrek, Janitz Sorazuk, Jon Azpeitiak, Alain Sorazuk, Amets Sorazuk eta Maria Sorazuk jo zituzten kontzertuko piezak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide