Jon Azkuek eta Fernando Garatek irabazi dute Damasoko jaietako tortilla lehiaketa

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 2a, 13:08

Hamar taldek parte hartu dute lehiaketan, eta hiru auzotarrek osatu dute epaimahaia. Lehen postua Fernando Garaterentzat eta Jon Azkuerentzat izan da, eta bigarren postuan, Maialen eta Libe Bastida ahizpak gelditu dira. Orain, jaiak aurrera jarraitzen du Damaso Azkue auzunean.

Giro ederra lagun, Damaso Azkue auzuneko festak ospatzen ari dira gaur, uztailak 2, bertako auzotarrak, eta goizean goizetik hasita jai giroa izan da nagusi bertan. Beste urte batez, tortilla lehiaketa izan da, eta hamar taldek parte hartu dute aurtengo edizioan. Ohi bezala, hiru auzotarrek osatu dute epaimahaia, eta Jon Azkuek eta Fernando Garatek osatutako bikoteak erdietsi du urrezko postua lehiaketan. Bigarren postuan, berriz, Maialen eta Libe Bastida ahizpak gelditu dira. Irabazleek bi pertsonarentzako afaria eskuratu dute, eta bigarren gelditu direnek, ardo sorta bana.

Hemendik aurrera, egun osoan zehar jai giroa izango da nagusi Damaso Azkuen. Hamaiketakoaren ostean txaranga poteoa egingo dute, eta arratsaldean, merienda egingo dute, 17:30ean. Horrez gain, magia ikuskizuna, afaria eta musika izango dira protagonista arratsaldean, festak behar bezala borobiltzeko.

Hona hemen aurtengo jaietako egitaraua:

12:30. Txaranga poteoa.

17:30. Merienda.

18:00. Iago magoaren emanaldia.

19:00. Txaranga poteoa.

20:30. Umeen afaria.

21:30. Helduen afaria.

23:00. Musika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide