2022ko udako familia ekintzen barruan, marrazki lehiaketa izan da gaur, larunbata, Ekoetxean. Eguraldi bikaina aprobetxatuta, Xaguxatar parkean artelanak margotzen ibili dira hainbat ume eta gaztetxo, eta askotariko lanak ikusi ahal izan dira amaieran. Gainera, partaideetako batzuk sariarekin itzuli dira etxera.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)