Biolur elkarteak Azpeitian egin zuen atzo urteko batzar nagusia. 50 bat lagun elkartu ziren "ekoizleen eta herritarren topagunea" den Azoka Plazan, eta haiek urteko gorabeherez gain, elkarteak martxan dituen proiektuez nahiz eskuen artean dituenez aritu ziren solasean. Batzarra bukatzean mokaduaz gozatu ahal izan zuten hara joandakoez, baita musikaz ere; izan ere, Autore Erotuak eta Habana 3 taldeak eskaini zituzten emanaldiak.