Behar bezala agurtu dituzte jaiak Damaso Azkue auzunean

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 3a, 11:13

Eguneko bigarren zatian Iago Magoren magia ikuskizuna izan zen herritarren gozamenerako, eta iluntzea heltzean otorduak eta musika izan ziren protagonista, jaiei amaiera emateko.

Damaso Azkue auzuneko jaiak izan ziren atzo, larunbata, eta tortilla lehiaketarekin ekin zieten festei auzotarrek. Arratsaldean ere izan zen zertaz gozatua auzoan; izan ere, Iago Magoren magia ikuskizuna izan zen herritarren gozamenerako, eta ondoren, txaranga poteoa egin zuten. 2022ko festei behar bezalako bukaera emateko, berriz, umeen zein helduen afaria izan zen, eta gero, musikarekin alaitu zuten auzoa.

(Argazkiak: Damaso Azkueko auzotarrak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide