Groenewegenek arnasa hartu du

Andoni Urbistondo (Aiurri.eus) 2022ko uzt. 3a, 18:26

Groenewegen helmugaratu den unea.

Herbeheretarrak irabazi du esprintean, Van Aert zentimetro gutxigatik menderatuta; etapa zozo samarra izan da.

Tentsioa eta urduritasuna, sobera; triskantza apala. Horixe bigarren etapak utzitakoa. Grand Belt zubiko pasaeran haize babesak egotea espero zelako, baina kontrako haizeak ez du lagundu, eta tropelak nahiko lasai egin ditu zubiko 16 kilometroak, hasieran eta bukaeran salbu. Erorikoak egon dira zubiaren hasieran, eta Uran izan da kaltetuena. Kolonbiarrak 1,30eko atzerapena ere pilatu du, baina kontrako haizea lagun, multzo nagusira bueltatzea lortu du zubia bukatu baino lehen. Hiru kilometroko segurtasun eremuan sartuta, bi pilaketa gertatu dira, eta dozena lagun jausi dira pilaketa bakoitzean. Ez da alderik egongo sailkapen nagusian, erorikoa segurtasun eremuan geratu delako. Erori direnek oinazeak izanen dituzte gaur eta bihar, eta gerra partearen zain egon beharko da badaezpada. Esprintean Fabio Jakobsen nagusitu da, Van Aerten eta Pedersenen aurretik.

Garaipen ikusgarria lortu du herbeheretarrak, helmugatik 500 metrora 8.-10. posizioan baitzegoen. Nahasia izan da esprinta, eta Van Aertek eta Pedersenek bideratua zuten garaipena. Van Aertek ondo neurtu ditu indarrak, eta aise gainditu Pedersen, baina besoak garaile jasotzera zihoanean tximista baten pare pasatu du eskuinetik Jakobesenek, eta etapa irabazi. Morkovek bideratzaile lan aparta egin dio Jakobseni azken 300 metroetan, hamaikagarrenez, eta Jakobsenek erremate bikaina eman azken hatsean, ohi bezala. Denboraldiko 11. garaipena da Jakobsenentzat, eta bitik bi Quick Step taldearentzat Tourrean. Hori bai, lidergoa galdu dute, Van Aerten mesedetan, bigarren postuarekin sei segundoko gainsaria lortu duelako Jumbokoak.

Bihar hirugarren etapa jokatuko da, Danimarkako azkena, 182 kilometrokoa, eta erabat laua, laugarren mailako hiru mendatetxo izan ezik. Esprintean erabakitzeko etapa aproposa, berriro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide