Gerturatzen ari dira Santio eta San Inazio festak, eta Azpeitiko Udala hasi da dagoeneko egitarauak fintzen. Santio Eguna astelehenez izango da aurten, eta ohiko moduan, ekitaldi ugari izango dira egun horretan, hala nola sagardo dastaketa, pilota partidak nahiz Errekortarien Txapelketa.
Aurtengo Umeen Eguna, berriz, Santio bezperan, igandez, izango da. Euskal Herriko hainbat txokotako erraldoiak elkartuko dira herrian, eta kalez kale ibili ostean, plazan elkartuko dira. Horrez gain, beste hainbat ekitaldi ere izango dira, baina horiek ez ditu zehaztu oraindik udalak.
Bestalde, hilaren 24an, zapatuan, ere festarako parada izango da. Hain zuzen ere, ekitaldi bat baino gehiago izango dira egun osoan zehar. Besteren artean, Sareren bizikleta itzuliko etapa bat –Durangon hasiko da– Azpeitian bukatuko da egun horretan.
Santioetako ekitaldiak, beraz, ostirala eta astelehena bitartean izango dira, eta lau eguneko atsedenaren ostean iritsiko dira saninazioak. Uztailaren 30ean botatako txupinazoarekin hasiko dira aurtengo jaiak, eta hilaren 31n nahiz abuztuaren 1ean jarraituko dute horiek.