Agresion Verbal taldearen kontzertua izango da zapatuan Sanagustinen

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 5a, 08:39

Agresion Verbal taldeko kideak.

Katapulta Tourren barruko kontzertua eskainiko du Zumarragako taldeak. 20:00etan hasita, rap doinuak entzun ahal izango dira. Sarrera doakoa izango da.

Katapulta Tourren 2022ko edizioko kontzertu bat izango da zapatuan, Sanagustin kulturgunean. Zehazki, Agresion Verbal rap taldearen emanaldia izango da, 20:00etan hasita. Hip-hop eta hardcore doinuak eta hitz joko zorrotzak eskainiko ditu Zumarragako taldeak kulturguneko agertokian. Emanaldirako sarrera doakoa izango da.

Zisok, Mad Shayamek eta DJ Sbansek osatzen dute Zumarragako taldea. 2005ean sortutako taldea da, eta orain arte hiru disko kaleratu ditu: Terapia fria (2013), Revolucion del estilo (2015) eta Archivos desclasificados (2019). Dagoeneko ehun kontzertutik gora eskaini ditu taldeak Euskal Herrian nahiz Espainian, eta horietan hainbat artista eta talderekin partekatu du agertokia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide