Chorale Anguelosen kontzertua izango da etzi Loiolako basilikan

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 11a, 08:39

Chorale Anguelos abesbatza emanaldi batean. (Chorale Anguelos)

Marsellako haurren abesbatzak 19:30ean hasita eskainiko du kontzertua basilikan. Loiolako Ignazioren urratsen atzetik aurtengo biraren barruan antolatu du kontzertua Loiolako Santutegiak.

Chorale Anguelos Marsellako (Frantzia) haurren eta gazteen abesbatzaren emanaldia izango da etzi, asteazkena, Loiolako basilikan. Loiolako Ignazioren urratsen atzetik aurtengo biraren barruan antolatu du kontzertua Loiolako Santutegiak. 19:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrera doakoa izango da.

Iazko maiatzean hasi zituzten Ignatius 500 ignaziotar urteko ekitaldiak, Loiolako Ignazio eraldatu zuen 'esperientzia' oinarri hartuta, eta San Inazio egunez bukatuko da urteurren hori.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide