Donosti Cup txapelketaren partidak jokatzen hasi dira Garmendipen

Mailo Oiarzabal 2022ko uzt. 4a, 17:24

Lagunarteko futbol txapelketaren lehen jardunaldia da gaurkoa, eta zortzi partida ikusteko aukera izan da belar artifizialezko zelaian. Ostegunera arte, egunero jokatuko dituzte partidak, goiz eta arratsaldez.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Donosti Cup lagunarteko futbol txapelketaren partidak hartuko ditu Garmendipeko belar artifizialezko zelaiak. Gaur hasi da txapelketa, eta zortzi neurketa jokatuko dira guztira Azpeitian; arratsaldeko saioko azken biak jokatzeke daude oraindik: 17:45ean hasiko da Aldapeta Maria eta Mundaiz ikastetxeen artekoa; eta 18:45ean, Añorgaren eta Mundarroren artekoa.

Bihar eta etzi ere zortzina partida ikusteko aukera izango da Garmendipen, goiz eta arratsaldez, 10:00etan hasita. Ostegunean, uztailaren 7an, hartuko du aurtengo azken jardunaldia Azpeitiak. Egun horretan, txapelketaren barruko hainbat mailatako final hamaseirenetako, zortzirenetako eta laurdenetako neurketak jokatuko dituzte Garmendipen; 11 izango dira guztira, 09:00etan lehendabizikoa eta 20:30ean azkena.

Lotura honetan dago Azpeitian jokatuko diren partiden egutegia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide