Goienetxe fundazioko kideen eskulanak jarriko dituzte salgai bihar plazan

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 4a, 18:09

Goienetxeko kideek 10:00etan jarriko dute postua udaletxe azpian, eta bertan izango dira 12:30ak arte. Besteak beste, fundazioko kideek egindako poltsak, apaingarriak eta diru-zorroak jarriko dituzte salgai. 

Goienetxe fundazioko kideek eskuz egindako produktuak salgai jarriko dituzte bihar, asteartea, plazan. Azoka eguna dela aprobetxatuta, udaletxe azpian jarriko dute postua, eta bertan fundazioko kideek egindako poltsak, apaingarriak eta diru-zorroak jarriko dituzte salgai, besteak beste. Goienetxeko lagunek 10:00etan jarriko dute postua, eta plazan izango dira 12:30ak arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide