42. Argizaiola argazki erakusketa ikusgai, Betharram aretoan

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 5a, 08:30

2021eko Argizaiola argazki lehiaketako irudiak jarri dituzte ikusgai Betharram aretoan. Erakusketa zabalik izango da uztailaren 19ra arte. Eva Franco argazkilari zumaiarrak irabazi zuen iazko Argizaiola sariketa, Maskarada sisters izeneko lanarekin. 

Argizaiola argazki lehiaketaren 42. edizioko irudiekin osatutako erakusketa ireki dute Betharram aretoan. Atzo ireki zuten erakusketa, eta uztailaren 19ra bitartean izango da ikusgai. Guztira, 30 argazkitik gora biltzen ditu 42. Argizaiola argazki erakusketak, eta horiek guztiak ikus daitezke Azpeitiko erakusketa aretoan. Eva Blanco argazkilari zumaiarrak irabazi zuen iazko Argizaiola lehiaketa, Maskarada sisters izeneko argazkiarekin. Irudi hori eta beste hainbat ikus daitezke, beraz, aretoko hormetan.

Erakusketa astegunetan nahiz asteburuetan egongo da ikusgai; astelehenetik ostiralera, 18:00etatk 20:00etara; eta asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Euskal Herriko argazki federazioak antolatzen duen leihaketa da Argizaiola. Sustatzaileen hitzetan, "lehiaketen lehiaketa" da Argizaiola. Argazki federazioak urtean zehar babesten dituen Nafarroako, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako zein Ipar Euskal Herriko argazki lehiaketetan parte hartutako argazkilariek soilik parte har dezakete lehiaketan; izan ere, sariketara lanak aurkeztu ahal izateko argazki federazioaren gonbidapena jasotzea ezinbestekoa da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide